
AGINDUA, 2026ko uztailaren 14koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita 2026ko urtarrilaren 30eko Agindua, Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartzen dituena eta zeinaren bidez kautelazko beste neurri batzuk ezartzen baitira.
Gaixotasunaren eboluzio epidemiologikoa ona izan da azken hilabeteotan, eta kontuan hartuta zer-nolako eragina duten murrizketek abelgorriak izaten dituzten ferietan, lehiaketetan, sariketetan, herri-kiroletan, erromerietan, azoketan eta aldi baterako gisa horretako beste edozein ekitalditan, beharrezkotzat jotzen da halako ekitaldiak eskumeneko agintariek ezarritako baldintzen barruan egiteko baimena ematea. Era berean, beharrezkoa da abelgorriak lekualdatzeko betekizunak egokitzea.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoriorik gabe uztea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko urtarrilaren 30eko Agindua, zeinaren bidez Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartzen baitira.
Bigarrena.– Abere-mugimendu guztietan, aziendak garraiatzeko ibilgailu guztiak garbitzeko eta desinfektatzeko legezko betebeharra betetzeaz gain, ibilgailu horiek eta lekualdatzen diren animaliak desintsektatu beharko dira nahitaez. Desintsektatze-tratamendu hori dokumentatuta gera dadin, erantzukizunpeko adierazpen bat egingo da abere-taldeen lekualdatzeetarako, eta hartan adieraziko da, batetik, bai abereak, bai garraiobidea desintsektatu egin direla eta, bestetik, zehaztuko da noiz egin zaien desinfekzio-tratamendua eta zein den erabilitako produkturen erreferentzia. Ez da derrigorrezkoa izango animaliak desintsektatzea, hiltegira eramateko lekualdatuko badira.
Partidekin batera aurkeztu beharreko agirien artean, garbiketa- eta desinfekzio-ziurtagiria eskatuko da, horretarako baimendutako zentro batek emana, eta garraiobidearen eta animalien desintsektatzea egin dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.
Hirugarrena.– Ustiategi guztietara datozen behi-aziendak eta beste espezie sentikor batzuetako abereak, behin betiko edo aldi baterako mugimenduetan ekarritakoak (hiltegietarako lekualdaketetan mugitzen direnak izan ezik), baldin eta abere horien jatorria Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden ustiategi bat bada, lekualdaketaren-arrazoia eta jatorria eta helmuga edozein direla ere, albaitari ofizialen zainpean izango dira 28 egun naturalez, Euskadiko ustiategira iristen diren egunetik aurrera. Aldi hori handitu edo murriztu ahal izango da, kasuan-kasuan, dagokion foru-aldundian animalien osasunaren arloan eskumena duen zerbitzuaren irizpidearen arabera, zer arrisku dagoen ebaluatuta.
Epe horretan, ustiategira ekarritako animaliak desintsektatuta egongo dira.
Laugarrena.– Hirugarren puntuan aipatutako animaliak ekartzen dituzten abeltzaintza-ustiategiak, edozein motatakoak eta sailkapen zooteknikotakoak direla ere, kautelaz immobilizatuta geldituko dira; hain zuzen ere, dagokion foru-aldundian animalien osasunaren arloan eskumena duen zerbitzuak ezarritako aldian. Lekualdatutako animaliak sartzen diren egunean ustiategian dauden behi-azienda eta beste espezie sentsible batzuetako abere guztiei eragingo die immobilizazioak.
Bosgarrena.– Gipuzkoako lurralde historikoa I. txertaketa-eremuan dagoenez, lurralde horretako abelgorriak lekualdatu behar direnean, indarrean dagoen lekualdatze-protokoloa beteko da.
Seigarrena.– Agindu honen bidez hartutako neurriak indarrean egongo dira harik eta beste agindu baten bidez neurriok kendu edo ordezten diren arte.

Albisteen Historikoa:
- 2026-03-17 = DNK – Txertaketa Eguneraketa.
- 2026-01-07 = DNK – Informazioaren Eguneratze – Txertaketa (2026/01/07)
- 2025-12-26 = Dermatosi Nodular Kutsakorraren Eguneraketa. (2025/12/26).
- 2025-12-15 = Ganadua garraiatzeko Desinfekzio-Zentroak Eguneratuta. Dermatosi Nodular Kutsakorra Euskadin. (2025/12/15).
- 2025-12-12 = BISITA ZOOSANITARIOEN berri eman.
- 2025-10-27 = Dermatosi Nodular Kutsakorra desinfektatzeko eta Desintsektatzeko Euskadiko Arauen Aktualizazioa (2025/10/27).
- 2025-10-08 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/08).
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/06).
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular Kutsakorra
- 2025-08-26 = Detektatu da Mingain urdina 3. serotipoaren lehen kasua.
- 2025-07-23 = LA S3 y S4-S8 Txertaketa.
- 2025-07-04 = 2025eko Mingain Urdinaren Lehen Fokuaren Deklarazioa.