
Gaur argitaratu da Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako prebentzio-neurriak biltzen dituen agindu berria. Laburpena:
- Behi-aziendaren presentzia eten egiten da azoka, lehiaketa, animaliekin antolatutako ekitaldi, herri kirol… guztietan EAE osoan. Salbuespen gisa, Foru Aldundiak ekitaldiak baimendu ahal izango ditu ustiategi bakarreko behi-aziendarekin, zuzeneko joan-etorria eginez eta aldez aurretik aldeko arriskua aztertuta.
- Animalien mugimenduak desinfektatutako ibilgailuetan egin beharko dira, animalien eta ibilgailuen intsektuak hiltzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin.
- Arriskua ebaluatu ondoren, EAEtik kanpoko animaliak ekarten dituzten ustiategi guztiak ibilgetu egingo dira eta jarraipena egingo zaie 21 egunez. Animaliak arrisku-eremuetatik badatoz (Frantzia…), ibilgetze eta jarraipen hori 28 egunera luzatuko da, eta ekarritako animaliei bi PCR egin beharko zaizkie, bat iritsi eta 24 orduetan eta bigarrena jarraipenaren amaieran. Jarraipen-aldian, animaliek intsekturik gabe egon behar dute.
- Zaldi-aziendaren TMEaren baliozkotasuna berreskuratzen da.
- Neurri horiek beste Agindu bat argitaratu arte mantenduko dira.

Albisteen Historikoa:
- 2025-07-04 = 2025eko Mingain Urdinaren Lehen Fokuaren Deklarazioa.
- 2025-07-23 = LA S3 y S4-S8 Txertaketa.
- 2025-08-26 = Detektatu da Mingain urdina 3. serotipoaren lehen kasua.
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular Kutsakorra
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/06).
- 2025-10-08 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/08).
- 2025-10-27 = Dermatosi Nodular Kutsakorra desinfektatzeko eta Desintsektatzeko Euskadiko Arauen Aktualizazioa (2025/10/27).
- 2025-12-12 = BISITA ZOOSANITARIOEN berri eman.
- 2025-12-15 = Ganadua garraiatzeko Desinfekzio-Zentroak Eguneratuta. Dermatosi Nodular Kutsakorra Euskadin. (2025/12/15).
- 2025-12-26 = Dermatosi Nodular Kutsakorraren Eguneraketa. (2025/12/26).
- 2026-01-07 = DNK – Informazioaren Eguneratze – Txertaketa (2026/01/07)