Bizkaiko II.Euskal Herriko Mendiko Zaldi Txapelketa
Data: 2026ko Maiatzak 30
Tokia: OROZKO
Antolatzailea: BIZEL
Laguntzaileak: Orozkoko Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Abereak, Harakai Urkaiko, Itxina, Gorbeialde eta Ruraltxa.
Animalia parte hartzaileen Liburua
Deskribapena: Datorren Maiatzaren 30an, Orozkoko udalerrian Bizkaiko II. Euskal Herriko Mendiko Zaldi Txapelketa ospatuko da.
Edizio honetan, Bizkaiko 21 abeltzaini dagozkienak, 59 animaliak parte hartuko dute, horietatik 44 emeak eta 15 arrak dira.
EGITARAUA:
7:30etan azoka irekitzat emango da.
9:00etan parte hartzaileentzat gosaria.
10:00etan Lehiaketaren hasiera. Lehiaketan arrazaren ezaugarri morfologikoak baloratuko dira. Atalak ondorengo hauek dira:
- 1 ATALA = Urtebetera arteko moxalak.
- 2 ATALA = 2 urtera arteko moxalak.
- 3 ATALA = 3 urtera arteko moxalak.
- 4 ATALA = Kumerik GABEKO behorrak.
- 5 ATALA = Behor kumedunak.
- 6 ATALA = 3 urtera arteko zaldikoak.
- 7 ATALA = Hazitarakoak.
11:00etan zaldiko okelaren dastatzeko aukera.
Sari-Banaketa.
15:00etan parte-hartzaileen bazkaria.
Espero dezagun eguraldiak lagunduko digula eta gure gainerako arraza autoktonoen lehiaketa eta erakusketaz gozatu ahal izango dugula, baita herriko produktuak dastatzeaz eta Azokaren esparruan egingo diren beste ekitaldi batzuez ere.