IX. Euskadiko Azpi Gorri Txapelketa
Data: 2026eko Maiatzak 24
Lekua: MAÑARIA
Antolatzailea: EAFE
Laguntzaileak: Mañariako Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Abereak.
Animali parte hartzaileen Liburuxka
Deskribapena: Datorren Maiatzaren 24an, Mañariako udalerrian Azpi Gorri ahuntz-arrazaren IX. Euskadiko Txapelketa Morfologikoa ospatuko da.
Ekitaldi honen antolaketa EAFE Euskadiko Azpi Gorri Federakuntzaren kontu izango da.
Edizio honetan 157 animalik hartuko dute parte, 12 abeltzaini dagozkienak. Horietatik 1 Arabarrak, 3 Gipuzkoarrak eta 8 Bizkaitarrak.
Txapelketa eta jende aurreko erakusketa 10:00tan hasiko da. 12:00etan, lehiaketa hasiko da. Abeltzain bakoitzak 4 ale aukeratu beharko ditu, eta pasarelara eramango ditu epaileak epai ditzan, sekzioen arabera:
- 1. SAILA = 2 urtetik gorako Akerrak.
- 2. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Aker gazteak.
- 3. SAILA = 2 urtetik gorako Ahuntzak.
- 4. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Antxume gazteak.
Lehiaketan arrazaren ezaugarri morfologikoak baloratuko dira.
Azkenik, sari banaketa izango da aipamen berezi batekin eta EAFEren ustiategi onenaren saria.
Honez gain, 12:00tatik aurrera, Azpi gorri antxumearen dastatzea egongo da.
Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa zein erakusketaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, artisau, elikadura eta Landare Azoka, eta abar…