EAEko 2023-2027 programazio aldiaren helburu nagusietako bat nekazari gazteak nekazaritza jarduerara erakartzea da. Horretarako, beharrezkoa da talentu gaztea sektorera hurbiltzea, dagoen enpresa sareari eustea, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea eta erronka berriei erantzuteko gai diren profesional kualifikatuek kudeatutako enpresa berriak sortzea.
Ikastaro honetan, ekintzaileen hainbat trebetasun landuko dira, nekazaritza enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioari, digitalizazioari, marketinari, merkaturatzeari eta abarri buruzko gaiak.
MATRIKULA: 100 €
DATAK: 2025/10/13 – 2026/01/23
ORDUAK: (Al, Az, Or) 10:00-14:00
MODALITATEA: mistoa (online, webinarra eta presentziala)

