Bizkaiko III. Azpi Gorri Txapelketa
Data: 2026eko Maiatzak 30
Tokia: OROZKO
Antolatzailea: BIAGE
Laguntzaileak: Orozkoko Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Abereak, Harakai Urkaiko, Itxina, Gorbeialde eta Ruraltxa. Iragarki Kartela
Animalia parte hartzaileen Liburua
Deskribapena: Datorren Maiatzaren 30an, Orozkoko udalerrian Azpi Gorri ahuntz-arrazaren Bizkaiko III. Txapelketa Morfologikoa ospatuko da.
Edizio honetan 98 animalik 85 emeak eta 13 arrak hartuko dute parte, Bizkaiko 8 abeltzaini dagozkienak.
EGITARAUA:
8:30etan azoka irekitzat emango da.
10:00etan Lehiaketaren hasiera. Lehiaketan arrazaren ezaugarri morfologikoak baloratuko dira. Atalak ondorengo hauek dira:
- 1. SAILA = 2 urtetik gorako Akerrak.
- 2. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Aker gazteak.
- 3. SAILA = 2 urtetik gorako Ahuntzak.
- 4. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Antxume gazteak.
Azkenean, Sari-Banaketa. Aker eta ahuntzen atalen sari-banaketa, eta BIAGEren ustiategi onenaren saria
Honez gain, Azpi gorri antxumearen dastatzea egongo da.
Espero dezagun eguraldiak lagunduko digula eta gure gainerako arraza autoktonoen lehiaketa eta erakusketaz gozatu ahal izango dugula, baita herriko produktuak dastatzeaz eta Azokaren esparruan egingo diren beste ekitaldi batzuez ere.