Bizkaiko II. AzpiGorri Txapelketa

Data: 2025eko Maiatzak 31
Tokia: OROZKO
Antolatzailea: BIAGE
Laguntzaileak: Orozkoko Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Abereak, Harakai Urkaiko, Itxina, Gorbeialde eta Ruraltxa.
Deskribapena: Datorren Maiatzaren 31an, Orozkoko udalerrian AzpiGorri ahuntz-arrazaren Bizkaiko II. Txapelketa Morfologikoa ospatuko da.
Edizio honetan 94 animalik 81 emeak eta 13 arrak hartuko dute parte, Bizkaiko 8 abeltzaini dagozkienak.
EGITARAUA:
8:30etan azoka irekitzat emango da.
11:00etan Lehiaketaren hasiera. Lehiaketan arrazaren ezaugarri morfologikoak baloratuko dira. Atalak ondorengo hauek dira:
- 1. SAILA = 2 urtetik gorako Akerrak.
- 2. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Aker gazteak.
- 3. SAILA = 2 urtetik gorako Ahuntzak.
- 4. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Antxume gazteak.
14:00etan Sari-Banaketa. Aker eta ahuntzen atalen sari-banaketa, eta BIAGEren ustiategi onenaren saria
Espero dezagun eguraldiak lagunduko digula eta gure gainerako arraza autoktonoen lehiaketa eta erakusketaz gozatu ahal izango dugula, baita herriko produktuak dastatzeaz eta Azokaren esparruan egingo diren beste ekitaldi batzuez ere.