Maiatzaren 15ean, San Isidro ospatuko dela aprobetxatuta, Euskadiko Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordeak (CRAF, gaztelaniazko sigletan) #HemendaGeroa kanpaina abiarazi du; izan ere, orainean eta, batez ere, geroan familia-nekazaritzaren ezinbesteko zeregina ikusarazteko sortu da ekimen hori.
Nekazaritzarik gabeko Euskadi arimarik gabeko Euskadi da. Paisaia zaindurik gabe, herri bizirik gabe, bertoko produkturik gabe eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko hurkotasun harremanik gabe. Kanpaina horren asmoa da galdera deseroso hau mahaiganeratzea: Nolakoa izango litzateke Euskadi familia-nekazaritzarik gabe? Eta hortik abiatuta, belaunaldien arteko erreleboa dagoenean, gazteek sektorean geratzeko, horretara itzultzeko edo horretan lan egiten hasteko apustua egiten dutenean eta herritarrok lurraldearekiko konpromiso hori aintzat hartzen dugunean eraikitzen diren aukera guztiei begiratzea.
Zeren eta ez baikara elikagaiak ekoizteaz soilik ari: bizitzari eusteaz ari gara.
Nazioarteko begirada eta bertoko sustraiak dituen kanpaina
Ekintza hori Nazio Batuen Familia Nekazaritzarako Hamarkada (2019–2028) izeneko bide-orrian kokatzen da: familia-nekazariak funtsezko eragiletzat jotzen ditu elikadura-sistema jasangarriak eta erresilienteak lortzeko. Hamarkadak gobernuak eta gizarte zibila animatzen ditu familia-nekazaritza indartuko dituzten politika publikoak hartzera eta horren rola aintzat hartuko duten narrazioak sustatzera.
Euskadin, Euskadiko Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordearen (CRAF, gaztelaniazko sigletan) partaide gisa, bat egiten dugu mundu-mailako ekimen horrekin geure hitzarekin eta begirada gazte batekin. Hemen ere badaudelako konponbidearen parte izan nahi duten gazte nekazariak. Eta badaude, halaber, enplegua sortzen duen, ingurumena zaintzen duen eta konpromisoz elikatzen duen familia-nekazaritzan sinesten duten kolektiboak, sindikatuak, kooperatibak, erakundeak eta kontsumitzaileak.
Euskadiko Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordeak nekazaritza-erakundeak, kooperatibak, kontsumitzaileen elkarteak eta erakunde publikoak biltzen ditu, eta elkarlanean lan egiteko espazioa da, helburu hau lortzeko: Euskadiko familia-nekazaritza indartzea, sektorearen balio estrategikoa aintzat hartuko duten politika publikoak eta ekintzak bultzatuz.
Zer egin dezakezu?
Datozen asteotan, bisitatu Euskadiko Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordea osatzen dugun erakundeon sare sozialak eta berrikusi #HemendaGeroa. Lagundu partekatzen. Idatzi iruzkinak. Zabaldu. Izan hizpide. Zenbat eta ahots gehiago batu, orduan eta indar handiagoa izango du mezuak.
Bat egin kanpainarekin. Izan ere, belaunaldien arteko erreleboak ez du esan nahi soilik gazte batek lekukoa hartzen duenik: gizarte osoak bere lurra zaindu eta iraunaraztea erabaki duela ere esan nahi du. Euskadik badu geroa. Hemen. #HemendaGeroa.

Marcela – Mustai Ortua
Fitxategi osoa Drive karpetan: Esteka canva-ra
? ““Ez da lan egiteko modu bat bakarrik. Ingurunea zaintzea da. Bizimodu bat da.”
Marcelak argi dauka. Mustai Ortuan (Maruri-Jatabe), produktuak baino zerbait gehiago lantzen du egunero:
? lurraldea, geroa, familia, kalitatea eta konpromisoa lantzen ditu.
?? Familia-nekazaritzan lan egitea, besteak beste, lurra, ura eta dibertsitatea zaintzea da.
Naturaren erritmoarekin konektatuta bizitzea da.
Kalitate bikaineko elikagaiak eskaintzea da, guztion ingurumena zainduta.
? CRAF Euskadiko kideok kanpaina hori abiarazi dugu Marcelarena bezalako istorioak ikusarazteko.
Familia-nekazaritzak elikatu ez ezik, zaindu eta inspiratu ere egiten baitu.

Imajinatzen al duzu nekazaritzarik gabeko Euskadi?
Deskargatu hemen: Esteka canva-ra
Pentsatu al duzu inoiz nork zaintzen duen gure lurraldea?
? Euskadin, lurraldearen % 85 familia-nekazaritzak kudeatzen du. Baina ustiategien % 10 baino ez dago gazteen eskuetan.
Familia-nekazaritzan belaunaldien arteko erreleboa sustatzen badugu, elikagaien ekoizpena babesteaz gain, gure paisaiak zainduko ditugu, herriak bizirik izango ditugu eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko hurkotasun-harremanak indartuko ditugu.
? Horregatik sortu zen #HemendaGeroa kanpaina: Familia Nekazaritza geroa dela ikusarazteko. Hemen.
? Partekatu post hori eta bat egin Euskadin nekazaritza bizia, jasangarria eta anitza bermatzen dutenen aintzatespenarekin.

Lantzen duenak zaindu egiten du (benetako istorioa) – oraingoz fikziozko istorioa da, baina asmoa da benetako istorioetara egokitu ahal izatea.
Esteka canva-ra
?️“31 urte ditut. Baserrian geratu nintzen itxi ez zedin.”
Ane da Euskadin familia-nekazaritzaren alde egitea erabaki zuten gazte ugarienetako bat.
?? Egun, gazta ekoizten du ahizparekin. Ez da erraza izan. Baina bai posible. Harrotasunez, konpromisoz, sustraiez.
? CRAF Euskadiko kideok #HemendaGeroa kanpaina abiarazi dugu orainari eusten dioten eta geroa ereiten duten erabaki ausartak ikusarazteko.
? Partekatu istorio hori eta bat egin kanpainarekin.
#FamiliaNekazaritza #CRAFEuskadi #HemendaGeroa

BIDEOA: Euskadiko Familia Nekazaritza
Fitxategi osoa Drive karpetan