Bezero agurgarri hori:
Atsegin handiz jakinarazten dizugu gure kooperatibak sektoreko beste kooperatiba birekin ─Abere S.Coop. (Araba) eta Abelur S.Coop. (Gipuzkoa)─ bat egiteko lortu duen akordioa. Hala bada, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, gure enpresak LURSAIL NEKAZARITZA ZERBITZUAK KOOP. S. izenarekin jardungo du.
Beraz, gaur egun LORRA Koop. S. sozietatearekin kontratatuta dituzun zerbitzu guztiak automatikoki LURSAIL NEKAZARITZA ZERBITZUAK KOOP.S. sozietateak emango ditu.
Bat-egite hori aurrerapauso garrantzitsua da, gure indarrak bateratzeko aukera emango baitigu, zuri zerbitzu are osoagoa eskaintzeko. Zure egungo kontratuak, harremanetarako guneak eta gugandik espero duzun zerbitzuaren kalitatea bere horretan mantenduko dira. Gure ohiko taldeak zure esanetara jarraituko du, beti egin duen bezala.
Adierazitakoak zuri dakarkizunaz galderaren bat egin edo informazio gehiago lortu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan 669401286 telefonoaren edo muriarte@lorra.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskerrik asko gugan konfiantza jartzeagatik beti. Gogotsu ekingo diogu etapa berri horri elkarrekin.
Adeitasunez,
