“Grupo Operativo GESVAC 4.0 – Fase 2: Desarrollo e implementación de nuevas herramientas digitales para mejorar la sostenibilidad de las explotaciones de vacuno de carne” (euskaraz, “GESVAC 4.0 Talde Operatiboa – 2. Fasea: haragitarako behien ustiategien jasangarritasuna hobetzeko tresna digital berriak garatu eta ezartzea”) proiektu berritzaileak abian jarri du GESVAC4.0 plataformara proiektuko elkarteren bateko (Limusina, Txarolesa, Akitaniako Blonda eta gurutzatze mestizoak) elkartekide ez diren abeltzain independenteak sartzeko aukera. Horretarako, plataforman sartu nahi diren abeltzainek eskaera bat bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: ganaderias@gesvac.org; horretan, erabiltzailearen identifikazioa eta pasahitza emango zaizkie.
Funtzionalitate berri horri esker, abeltzainek plataformaren datu basean biltegiratutako informazioa hobeto atzitu ahal izango dute, eta espero da beste arraza batzuetako ganadutegien jabeek beren datuak GESVAC4.0n sartu ahal izatea eta errentagarritasun txostenak atzikitzea; horrela, proiektuaren irismena zabalduko eta sektorearen jasangarritasuna garatzen eta hobetzen lagunduko da.
Bestalde, app mugikorra hobetzeko lanean jarraitzen dugu. GESVAC 4.0 plataformaren webgunearen sarbidea gailu mugikorretatik erabili ahal izateko diseinatu da, plataforma barruko datuak azkarrago eta edonondik atzitzeko, ordenagailurik erabili beharrik gabe. Horretarako, app-a elkarteetako lehen abeltzain-talde bati banatzen ari zaio, eta horiek plataforman eskuragarri dauden datuak kontsultatu ahal izango dituzte. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak diru-laguntza eman dio “Grupo Operativo GESVAC 4.0 – Fase 2: Desarrollo e implementación de nuevas herramientas digitales para mejorar la sostenibilidad de las explotaciones de vacuno de carne” proiektu berritzaileari (euskaraz, “GESVAC 4.0 Talde Operatiboa–2. Fasea: haragitarako behien ustiategien jasangarritasuna hobetzeko tresna digital berriak garatzea eta ezartzea”), Nekazaritzako Produktibitatearen eta Jasangarritasunaren arloko Berrikuntzarako Europako Elkarteko (AEI-AGRI, gaztelaniazko sigletan) autonomiaz gaindiko talde operatiboen interes orokorreko berrikuntza-proiektuak prestatu eta gauzatzeko, 2023rako Espainiako NPBren Plan Estrategikoaren esparruan (PEPAC, gaztelaniazko sigletan). Laguntza horiek honela finantzatuko dira: % 80, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) , eta % 20, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak. Eskatutako laguntza, guztira, 520.062,21 eurokoa da. Proiektu berritzaile horren edukiaz “GO GESVAC 4.0 – Fase 2” proiektuaren bazkide onuradunak arduratzen dira.

