361/2009 Errege Dekretuaren arabera, ustiategiaren titularrak hiltegira helarazi beharko du hiltzera bidalitako animaliei dagokien elikakatearen informazioa (EKI).

Zer da EKI?
EKI edo elikakatearen informazioa abeltzaintzaustiategiko titularraren erantzukizunpeko adierazpena da. Dokumentu horretan, hiltegira bidaliko diren ekoizpen-animaliei buruzko informazio garrantzitsua jasotzen da. Zehazki, elikadura-segurtasuna, animalien osasuna eta hilketaren unean animalien ongizatea bermatzeko beharrezkoak diren ustiategiari eta animaliei buruzko datuak biltzen ditu.
Zergatik da garrantzitsua EKI?
- Elikagaien segurtasuna bermatzen du: EKIak halabeharrezko informazioa ematen du osasun-arriskuak prebenitzeko eta ekoitzitako haragia azken kontsumitzailearentzat segurua dela ziurtatzeko.
- Hiltegiko lana eta Albaitaritza-Zerbitzu Ofizialena errazten du EKIari esker, animalia edo lote bakoitzaren ikuskapen-mota zehatz daiteke, osasun-kontrolaren eraginkortasuna hobetuz.
- Trazabilitatea hobetzen du Animaliaren historiala jatorritik sakrifiziora arte jarraitzeko aukera ematen du, elikagaien Europako trazabilitateeskakizunak betez.
- Gaixotasunak prebenitzen laguntzen du EBk prebentziozko ikuspegia eskatzen du animalien osasunaren arloan, zeinetan EKIa oinarrizko zutabea den.
Ustiategiko titularren legezko betebeharrak
EKIa betetzeko, titularrak honako hauek bete beharko ditu:
Animaliaren egoera ona bermatzea
Haren identifikazioa, osasuna, ongizatea eta jatorria egiaztatuz, eta
osasun-murrizketarik ez duela ziurtatuz. Egiaztatu behar da animaliak:
- Behar bezala identifikatuta daudela.
- Osasun-murrizketa duten eremuetatik ez datozela.
- Garbiak daudela eta ongizate- eta osasun-baldintza egokiak dituztela.
Erregistroak eguneratuta eduki
Albaitaritza-tratamenduei, elikadurari, maneiuari eta osasunneurriei buruzko erregistroak eguneratuta edukitzea.
EKIa entregatzea hil baino lehen
Hiltegiko operadoreak nahitaez eskatu, egiaztatu eta horien arabera jardun beharko du; horregatik, ezinbestekoa da behar bezala eta epearen barruan entregatzea.
- Epe orokorra: EKIa animaliak hiltegira iritsi aurretik edo animaliekin entregatzea.
- 24 ordu lehenagoko epe zorrotza, kasu berezi hauetan:
- Berriki tratamendua izan duten animalientzat (azkeneko 30 egunak).
- Susmopeko ustiategietan edo kontrolpean daudenetan.
- Zaintza eta desagerrarazte programa ofizialetan.
- Konfiskazio ugarien ondoren.
- Informazio aipagarri guztia ematea ikuskapenerako: Elikakatearen informazioa, besteak beste, kontuan hartuko da haragia giza kontsumorako gai den ala ez erabakitzeko.
GOGORATU!
EKIa EZ da izapide burokratiko bat, funtsezko tresna baizik honako hauek babesteko:
- Zure ustiategia.
- Animalia-osasuna.
- Osasun publikoa.
- Kontsumitzailearen konfiantza.
EKIa betetzea legezko betebeharra da, bai eta lanbide-erantzukizuna ere.
