2026ko otsailaren 20an, “Grupo Operativo GESVAC 4.0 – Fase 2: Desarrollo e implementación de nuevas herramientas digitales para mejorar la sostenibilidad de las explotaciones de vacuno de carne” (euskaraz, “GESVAC 4.0 Talde Operatiboa – 2. Fasea: haragitarako behien ustiategien jasangarritasuna hobetzeko tresna digital berriak garatu eta ezartzea”) proiektu berritzailearen bigarren aldiaren hirugarren jarraipen bilera egin zen, modu telematikoan, Microsoft Teams bidez.
Bileraren helburua izan zen proiektuaren bigarren aldian egiten ari diren lan teknikoen eta dibulgaziokoen jarraipena egitea. Bilera horretan, arreta berezia jarri zen behi inudeekin lotutako informazio-iturri berriekin eta animalia antzuentzako alertekin lotutako lanetan. Lan horiek Espainiako Frisiarren Elkarteen Konfederazioaren laguntzarekin egiten ari dira. Era berean, aurki hasiko da COBADU arraza garbien ustiategi komertzialetan eta granja esperimentalean haragia, ekografia bidez, in vivo zehazteko lanen bigarren fasea. Azkenik, azpimarratu behar da behar bezala amaitu direla hainbat arraza garbiren eta mestizoren emisio biogeniko indibidualak zehaztearekin loturiko landa-lanak, eta hurrengo urratsa izango da azpikontratatutako NEIKER erakundea egiten ari den konparazio-azterketa. Zeregin horiek guztiak gauzatuta, haragitarako behien ustiategien kudeaketa hobetzen eta haien lehiakortasuna eta errentagarritasuna handitzen nabarmen laguntzea espero da. Amaitzeko, bigarren aldi horretan gauzatu beharreko dibulgaziozko ekintzak landu ziren. Ekintza horien helburua da proiektua sektoreko eragileei ezagutaraztea, bai eta emaitzak eta lortutako ondorioak aldarrikatzea ere, bai haragitarako behien sektorean, bai kontsumitzaileen artean, komunitate zientifikoan eta Estatuko eta Europako agintarien artean.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak diru-laguntza eman dio “Grupo Operativo GESVAC 4.0–Fase2: Desarrollo e implementación de nuevas herramientas digitales para mejorar la sostenibilidad de las explotaciones de vacuno de carne” proiektu berritzaileari (euskaraz, “GESVAC 4.0 Talde Operatiboa – 2. Fasea: haragitarako behien ustiategien jasangarritasuna hobetzeko tresna digital berriak garatzea eta ezartzea”), Nekazaritzako Produktibitatearen eta Jasangarritasunaren arloko Berrikuntzarako Europako Elkarteko (AEI-AGRI, gaztelaniazko sigletan) autonomiaz gaindiko talde operatiboen interes orokorreko berrikuntza-proiektuak prestatu eta gauzatzeko, 2023rako Espainiako NPBren Plan Estrategikoaren esparruan (PEPAC, gaztelaniazko sigletan). Laguntza horiek honela finantzatuko dira: % 80, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) , eta % 20, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak. Eskatutako laguntza, guztira, 520.062,21 eurokoa da. Proiektu berritzaile horren edukiaz “GO GESVAC 4.0 – Fase 2” proiektuaren bazkide onuradunak arduratzen dira.
