Bazkide estimatua:
Honen bidez, jakinarazten dizugu 2026an LURSAIL eta LABORAL KUTXAk gure nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen profesionaltasuna eta LURSAIL eta LABORAL KUTXAren zerbitzuekiko leialtasuna saritzea erabaki dugula. Horrenbestez, sari-aitorpen hau sortu dugu, eta espero dugu zure gustukoa izango dela.
Beraz, parte hartu nahi bazenu, gutun honekin batera bidaltzen dizkizugu LURSAIL eta LABORAL KUTXAren bazkide diren nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen artean 2026ko onena saritzeko lehiaketa honen Oinarri Arautzaileak.
Anima zaitez, eta parte hartu nahi baduzu, irakurri oinarriak eta bete izena emateko kupoia zure datuekin eta utzi irailaren 15a baino lehen Laboral Kutxaren edozein bulegotan edo LURSAILen egoitzetan, edo nahi baduzu posta elektronikoz (lursail@lursailkoop.eus) edo argazkia, era berean, WhatsApp bidez bisitatzen zaituen koordinatzaileari edota teknikariari.
Atal bakoitzeko irabazleentzako (Nekazaritza, Abeltzaintza eta Gaztenek), lehen hiru sariak 2.000 € jasoko dute eskudirutan oroitzapenezko plakarekin batera, eta bi finalistak (oroitzapenezko plaka) sail bakoitzerako.
Parte hartzea espero dugu eta… ZORTE ON!
2026ko I Lehiaketako INSKRIPZIO-orria
OHARRA: Aurreko edizioetako Bizkaiko irabazle eta finalistentzat, jakinarazi nahi dizuegu berriro aurkeztu ahal zaretela lehiaketaren edizio berri honetan, Euskadi osoko esparrukoak zaretelako.
