
AIAKO TESTAJE ZENTROKO HAZITAKOEN 33.EDIZIOA ENKANTEKO SALMENTEN LABURPENA.
33. edizioan salmenta onak eta jende asko bildu zen.
Enkantean jarritako 14 Limousin RJ eta RP arrazako idietatik 8 eskuratu ziren eta haien helmuga Kantabriara, Leonera, Burgosera, Errioxara eta Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainak dira. Preziorik altuena 5.200 € izan zen, hasierako 3.800 €-ko preziotik abiatuta.
Enkantean jarritako 12 Limousin RD arrazako idietatik 11 eskuratu ziren eta preziorik altuena 5.400 € izan zen, hasierako 3.000 €-ko preziotik abiatuta. Haien helmuga Palentziara, Leonera, Kantabriara, Leonera eta Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainak dira.
Pirinaika arrazaren kasuan, 2 atera ziren enkantera, biak eskuratu ziren, eta preziorik altuena 3.700 €ko erremate-ale batentzat izan zen, 3.000 €-ko irteera-prezioan.
Blonda arrazari dagokionez, 2 RJ eta 1 RP atera ziren enkantera. RJ biak eskuratu ziren eta preziorik altuena 6.300 €ko erremate-ale batentzat izan zen, bi Salamancara joateko.
