17 PIRINIAR AR
Aurten, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako arreta-neurriak direla eta, ARKAUTEn ez da behirik egongo (zaldiak eta ardiak egongo dira).
Egoera horren aurrean, CONASPIn hainbat aukera baloratu dira eta dagokion lotearen enkantea zuzenean SABAIZAren zentroan egitea erabaki dugu. Arkautitik astebetera egingo dugu, batera ez izateko. Beraz:
* Zekorren ENKANTEA SABAIZAN:
LEKUA: Sabaizako zentroan bertan.
DATA: 2026ko maiatzaren 16a (larunbata) 12:00etan.
Salmenta ENKANTEAREN metodoaren bidez egingo da; beraz, txartela lehenago atera beharko da.
Zekorren irteera-prezioa 3.500 €-koa izango da.
Azken errematearen prezioari BEZaren % 10 gehituko zaio
* CONASPIk erosketarako laguntza emango du:
– Elkarte konfederatuetako abeltzain bazkideei: 150 €
– Abeltzain bazkideei eta errendimenduen kontrolean daudenei (pisaketak): 300 €
Parte hartu nahi baduzu, eman izena 948-30.20.21 telefonora deituta. Deitu ere bai, zekorrak bisitatu nahi badituzu.
Zekorren irteera-fitxak:















