Duela gutxi Errioxan eta Nafarroan Mihi urdineko S3ko fokuak deklaratu direnez, eta Euskadin birus-zirkulazioa dagoela susmatzen denez, gure ganaduaren zaintza zorroztu behar dugu, eta gaixotasunaren edozein susmoren jarraipena egin, PCR bidez diagnostikatuta.
Gogoratu, halaber, abelgorrien eta gehien bat ardien txertaketa prebentiboak berebiziko garrantzia duela gaixotasuna sahiesteko. Txertaketa hori Bizkaiko Foru Aldundiak ordaintzen dau eta ustiategiko albaitariaren bidez edo osasun-kanpainarekin batera egin daiteke.