Abeltzaintzako hobekuntza genetikoari buruzko ikastaroan izena emateko epea zabaldu dela jakinarazten dizuegu. Prestakuntza honen helburua da Single-Step metodologia haragitarako behi-haziendaren ebaluazioan eta hautaketan nola aplikatzen den analizatzea, ustiategien zehaztasuna eta errentagarritasuna optimizatzeko.
Jarraian, egitaraua zehazten dizuegu:
1.Ebaluazio genetikoko eta hautaketa metodoak.
2.Genetika Molekularra eta Genomika behi-haziendan.
3.Hautaketa genomikoa.
4.Single-Step metodologia.
5.Ebaluazio genomikoa eta Hautaketa.
Jardunaldi hau haragitarako behi-haziendaren egungo tresna bioteknologikoak ezagutu nahi dituzten teknikari, albaitari, abeltzain eta sektoreko profesionalei zuzenduta dago.
4 orduko ikastaroa, urriak 24an, emango da: 09:30etatik 13:30etara, aurrez aurre Goizane Zentroan (Olaeta auzoa 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa)
IRAKASLEA:
Luis Varonak emango du ikastaroa, Zaragozako Unibertsitateko Katedraduna 2012tik. Bere ikerketa-ibilbidea animalien hobekuntza genetikoari aplikatutako prozedura estatistikoen garapenean eta abeltzaintza-populazioen hobekuntza genetiko eta kontserbazio planen kudeaketan eta zuzendaritzan oinarritu da.
Izena emateko:
Gure webgunean izena emateko, zure ikasle-kontuan alta eman beharko duzu; izena eman baino egun batzuk lehenago, bertaratzea baieztatzeko eskatuko zaizu.
Ikastaroa doakoa da
Arazoren bat bazenu bidali mezu bat fpegipuzkoa@hazi.eus helbidera.
Izena emateko azken eguna urriaren 19a izango da
Informazio gehiago | Más información
HAZI – 627 43 19 04- fpegipuzkoa@hazi.eus