ENBA nekazaritza-sindikatuak 2024 NPB kanpainatik atera dituen datuek zahartze-joera erakusten dute.
Baserrien zahartzea eta belaunaldi-erreleborik eza aspalditik dira nekazaritza-sektorearen etorkizunari buruzko eztabaidaren ardatz. Arazoa korapilatsua da, eta hori konpontzeko gizarte osoaren inplikazioa, lehen sektoreko eragileen lan koordinatua eta erakunde publikoen babesa behar izango dira.
ENBA nekazaritza-sindikatuak Ministerioak argitaratutako 2024 NPB kanpainari buruzko datuak aztertu ditu eta Euskadiko nekazarien errealitateari buruzko ikuspegi zehatza ezagutarazi du. Datuek, adin-tarteen arabera sailkatu direnek, NPB laguntzen eskatzaileen azken hamabost urteetako bilakaera adierazi dute, eta, hala, joera argia erakutsi dute, sektoreko beste pertsona batzuk kontuan hartu ez badituzte ere, batez ere, hainbat azpisektoretakoak (baratzea, fruta, txerriak, hegaztiak).,
| EUSKADI | 2009 NPB | 2024 NPB | ||
| < 25 | 27 | % 0,2 | 59 | % 0,99 |
| 25-40 | 1.245 | % 10,44 | 567 | % 9,51 |
| 40-65 | 6.143 | % 51,51 | 3.290 | % 55,19 |
| + 65 | 4.510 | % 37,8 | 2.045 | % 34,31 |
| GUZTIZKOA | 11.925 | % 100 | 5.961 | % 100 |

Etorkizuna arriskuan jartzen duen piramidea
Datuak alderatu ostean, hainbat ondorio atera daitezke, eta horiek arazoaren munta ulertzen lagunduko dute.
Lehenik, NPB laguntzen eskatzaileen kopurua % 49,98 murriztu da Euskadin, hamabost urtetan bakarrik. Horrek esan nahi du nekazaritza-sektoreak eskatzaileen erdia galdu duela; hala, datu horrek sektoreko oinarri soziala murriztu dela adierazten du.
25 urtetik beherakoen artean, igoera txiki bat izan da termino absolutuetan. Hala ere,
pisu erlatiboak % 1 baino txikiagoa izaten jarraitzen du, eta horrek baieztatu du sektorean gazte gutxi sartzen ari dela oraindik ere.
Gazteen ehunekoak -40 urtetik beherakoak, Europako nekazaritza-politikaren arabera- egonkor jarraitzen du: 2009an % 10,64 zen, eta 2024an, berriz, % 10,5. Hala ere, eskatzaileen kopuruak nabarmen behera egin du, eta horrek agerian utzi du belaunaldi-erreleboa ez dagoela bermatuta.
40 eta 65 urte artekoen presentzia sendotu egin da sektorean; izan ere, % 3,68ko gehikuntza izan da, eta horrek nekazaritza-sektoreko pertsonen zahartzea agerian utzi du.
Azkenik, 65 urtetik gorakoen ehunekoakbehera egin du pixka bat, eta % 34,31ekoa da, baina guztizkoaren herena baino gehiago izaten jarraitzen du, eta horrek agerian utzi du gaur egun nekazaritza-sektoreari eusten diotenen batez besteko adina handia dela.

Oro har, datuak aztertuta, piramide demografikoa alderantzizkatua dago argi eta garbi: oinarrian, oso gazte gutxi dago; eta heldu ugari biltzen da. Horrek nabarmendu du presakoa dela neurri eraginkorrak hartzea benetako belaunaldi-erreleboa bermatzeko.
