Zaindu dezagun zaintzen gaituena
Azaroak 26 – 9:15-14:30 – Kursaal Kongresu Jauregia

GURE LURRA 9 Sembrando Futuro ekitaldiak, lehen sektorearen eguneroko eraldaketa eta gero eta zorrotzagoa eta erronka berriz betea dagoen errealitatera egokitzeko duen gaitasuna izango ditu hizpide.
Hainbat lurraldetako baserritar gazteek beren esperientziak, motibazioak eta etorkizunari buruzko ikuspegia partekatuko dituzte, belaunaldi berriek sektorean sartzeko erronkari nola egiten dioten aurre erakusteko.
Elkarrizketa, hitzaldi eta mahai-inguruen bidez, baserritarrek beren lanaren funtsa galdu gabe aldaketa teknologikoei, belaunaldi-aldaketei eta gizarte-aldaketei nola erantzuten dieten ezagutuko dugu.
Baserritarren ahalegina eta haien lanak gizarteari egiten dion ekarpena aitortzeko jardunaldia izango da: gure herriak bizirik mantentzen eta paisaiak zaintzen dituzte, eta gizarte osoaren ongizateari laguntzen diote.
Egitaraua
09:15 Irekiera Instituzionala
09:20 Irekiera – Bideoa
1. BLOKEA: SEKTOREAREN ERALDAKETA
9:25 – 10:00 Ikuspegi berritzaileak – Gazteak sektorean
Lehen sektorea eraldatzen ari den honetan, gazteen presentzia ezinbestekoa da sektoreari jarraipena emateko. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko gazteek beren esperientziak eta sektorean aritzeko motibazioak partekatuko dituzte. Haien eskutik, aurkitzen dituzten erronkak eta tradizioari eutsiz egungo beharretara nola egokitzen diren ezagutuko dugu.
10:00 – 10:25 Teknologia berritzaileak sektorean
Teknologia berriak geratzeko etorri dira, eta lehen sektorean ere gero eta presentzia handiagoa dute. Eguneroko lana errazteko, abereen kudeaketa hobetzeko eta sektorearen erronka berriei erantzuteko aukera berriak eskaintzen dituzte.
Miriam Otamendiren baserrira hurbilduko gara, hesi birtualek nola funtzionatzen duten gertutik ezagutzeko. Miriamek teknologia horrekin izan duen esperientzia eta bere eguneroko lanean ekarri dizkion aldaketak azalduko dizkigu. Horrez gain, NEIKEReko aditu baten eskutik, lehen sektorean erabiltzen ari diren teknologia berriak eta horiek eskaintzen dituzten aukerak ezagutuko ditugu.
10:25 – 10:50 Euskal kulturaren transmisioa
Bi belaunaldi eta bi ibilbide desberdin, diziplina berak elkartuta: aizkolaritzak. Ez da kirol hutsa, landa-inguruneari, mendiko lanari, egurrari eta lurraldeari estuki lotutako jarduera baizik.
Belaunaldien arteko elkarrizketa honetan, euskal kirolari lotutako jakintza, balioak eta pasioa ezagutuko dugu.
10:50 – 11:10 Belaunaldi erreleboa
Lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko, ezinbestekoa da belaunaldi berriek aurrekoen lekukoa hartzea. Erreleboak ez du soilik jarduerari jarraipena ematea esan nahi, urteetan pilatutako ezagutza, lurrari lotutako balioak eta lan egiteko modu bat transmititzea ere bada.
Baskaran familiaren eskutik, belaunaldi-erreleboa barrutik ezagutuko dugu: aurrekoen ondarea jaso, egungo erronketara egokitu eta familiaren proiektuari etorkizunera begira jarraipena emateko prozesua.
11:10 – 12:00 Ousman Umar – “Adimena elikatzea, herria mantentzea”
Mundua abiadura handian eraldatzen ari den honetan, hezkuntza eta ezagutza funtsezko tresnak dira aukera berriak sortzeko. Ghanatik Bartzelonara iristeko egindako bide gogorrak bultzatuta, Ousman Umarrek Afrikan hezkuntza digitala sustatzen duen NASCO Feeding Minds fundazioa sortu zuen, beste gazte batzuek berak egindako bidea egin beharrik izan ez dezaten.
Bere hitzaldian, hezkuntzak eraldaketa bultzatzeko duen ahalmenaz eta talentua tokian bertan sustatzeak, gazteei etorkizuna emateko eta komunitateak bizirik mantentzeko duen garrantziaz hausnartuko du.
12:00 – 12:30 Atsedena eta kafea
2. BLOKEA: GUZTIONTZAKO ONURA
12:30 – 13:15 Pilar Jericó – “Eraldaketa ez da gertatzen, pentsamoldea eta ohiturak ere
aldatzen ez badituzu”
Ezagutzen dugunari eusteko joera dugu, baina aldaketak etengabe jartzen gaitu egoera berrien aurrean. Bere hitzaldian, Pilar Jericók aldaketari nola egiten diogun aurre landuko du: beldurra eta ziurgabetasuna nola kudeatu, egokitzeko gaitasuna nola garatu eta eraldaketen atzean dauden aukerak nola identifikatu.
Aldaketarekiko jarrera irekia landuz, aldaketa, ikasteko, hazteko eta aurrera egiteko aukera bihurtzeko gakoetako batzuk partekatuko ditu.
13:15 – 13:40 Abentura eta ametsetatik gauzatzera
Abentura handiak amets batekin hasten dira. Xabier Agotek eta Xabier Alberdik beren bizipenak partekatuko dituzte: zerk bultzatu zituen haien bideari ekitera, zein erronkei egin zieten aurre eta nola lortu zuten amets haiek egitasmo bihurtzea. Haien ibilbideen bidez, amets bati eutsi eta hura gauzatzeko behar diren ausardia, konpromezua eta iraunkortasuna ezagutuko ditugu.
13:40 – 13:45 Bideoa: Gizartearekin hizketan – Zer onura ekartzen dio lehen sektoreak
gizarteari?
Kalera atera gara, hirian eta herri txiki batean, herritarrei galdera bera egiteko: zer onura ekartzen dio lehen sektoreak gizarteari? Zein izango ote da haien pertzepzioa?
13:45 – 13:50 Bideoa: Zerbitzu ekosistemikoak
13:50 – 14:25 Larreen eta Artzaintzaren Nazioarteko Urtea
Milaka kilometrok bereizten dituzte, baina funtsezko lan batek lotzen ditu. Herrialde eta kultura oso desberdinetatik etorritako artzainek beren bizipenak partekatuko dituzte.
Errealitateak desberdinak izan arren, elikagaiak ekoizteaz gain, paisaia eta landaeremuak zaintzen dituzte, tradizioak bizirik mantentzen dituzte eta pertsonen eta lurraldearen arteko loturari eusten diote.
Mahai-inguru honetan, haien esperientzien arteko desberdintasunak eta antzekotasunak ezagutuko ditugu, artzaintzak mundu osoan guztiontzako sortzen dituen onurak agerian jarriz.
14:30 Ekitaldiaren amaiera
